Bakarkako prozesua: talde txikitan (3 edo 4 pertsona), norberaren sormen-garapenean eta sentimenen bidez jasotakoa pintatuz azaltzea interesa duenarentzat.
Haur eta nerabeentzako tailerrak: sormen-adierazpena garatzeko, norberaren sentimendu eta beharrak identifikatzeko eta beren buruari buruzko irudi positiboa sortu nahi duen edonorentzat
Ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko, bertan eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera izango bait dugu.
Margotzen hasi baino lehen, orriaren kokapena eta formatua geure beharretara egokituko ditugu
Norberaren lan-erritmoa eta margotzeko modua errespetatuko da, emaitza helburutzat hartu gabe eta pintatzen duenaren adierazpen-nahian oinarrituta.
Irudiak juzgatu gabe margotuko ditugu. Iritzi batek, ona ala txarra izan, pintatzen ari den pertsonaren sormen-prozesua baldintza lezake.
Paper gaineko aurreneko kontaktua kolaz eta eskuez egingo dugu. Bustitze horren arrazoi nagusienetakoa, aurrerago zer egin nahi izango dugun jakiteko konfiantza hartzea da.
Sortze-prozesoa bukatutakoan, horren inguruan baina irudiak analizatu gabe eta esanahirik bilatu gabe hitzegingo dugu.